Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Plaken tektonika eta lurrikarak ulertzetik gertuago

plaka.jpg

Plaken tektonika eta lurrikarak ulertzetik gertuago

   
Image
Plaken tektonika ulertzeak lurrikarak aurresatera eramango al gaitu?

Nature aldizkari ospetsuan plaka tektonikoak nola eta noiz ondoratzen diren azaltzen duen lehen frogak aurkeztu berri dira. Deskribapena hauek plaken tektonika hobeki ulertzea eta lurrikarak iragartzeko jakituria areagotzea ekarriko dute.

Erresuma Batuko eta Suitzako ikerlari talde batek egindako ikerketa honetan uste zenaren aurka bi plaka tektonikok talka egiten dutenean bietatik arin eta gazteena behe mantura doan bitartean dentso eta zaharrena goi mantuan geratzen dela plazaratu da. Erabilitako eredua jatorriz eraikuntzen elastikotasuna eta hauskortasuna neurtzeko erabilia izan da. Plaka tektonikoaren presio eta estresak mantuarengan zein eragin izan zezaketen aztertzeko erabili dute kasu honetan. Honela, plaka tektonikoa mantuarekin nola nahasten den deskribatu ahal izan dute lehen aldiz. Ikerketaren buru den Saskia Goes-en (Imperial Collegue, Ingalaterra) hitzetan, “interesgarria da oso plaken goi mantutik behe manturako trantsizioa aztertu ahal izatea. Aurresana izan den arren, lehen aldia da hipotesiak behaketekin osatzen direla”.

Ikerlariek eraikitako eredu numerikoen arabera plaka dentso eta zaharrak mantura hondoratu eta goi eta behe mantuen arteko muga arte iristen dira, bertan metatzen direlarik. Proposatutako ereduak Mendebaldeko Pazifikoko plaken tektonika eta lurrikarak azaltzeko balio dezake, non plaka zahar samarrak Tonga, Marianak eta Japon azpian hondoratzen diren.

Bestalde, plaka gazte eta arinak ere goi eta behe mantuen mugaraino iritsi eta bertan tolesten dira. Milioika urtetan zehar metatu egiten dira bat-batean hondora daitekeen masa eratu arte. Hondoratze  honek behe mantura eramaten du masa hau, oraindik azalean dagoen plakaren zatia abiadura handiz hondoratuz. Honek Hego Amerika eta Mexiko aldean plakak hain gazteak izanda lurrikaren maiztasun altua azalduko luke.

Bi plakak elkar jotzen dutenean bata bestearen gainean labaindu eta mantura hondoratzen dira. Ondorioz Andeak bezalako mendikateak ala Japoniaren gisako arku-irla sistemak eratzen dira. Plaken arteko muga hauek bulkanismo eta lurrikara gune oso goriak izaten dira. Goes-en arabera ikerketak sakondu egin beharra dago lurrikarak izateko arriskua ahalik eta zehatzen aurresan dadin, aurrez sekula lurrikararik izan ez duen guneetan barne. “Bi plakak zein abiaduratan hondoratzen ari diren eta bertan sortutako presioa jakitea aurrera pausu itzela izango litzateke lurrikaren maiztasuna eta indarra aurresan ahal izateko”.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>